Gonbidapen Iraunkorra


Non hartzen dugu parte?

Emakumeak Aniztasunean elkarteak udalerriaren parte aktiboa izan nahi du. Hori dela eta, Tokiko Administrazioak parte-hartze sozialerako sortutako gune guztietan parte hartzen saiatzen da. Halaber, bere harreman-eremuak sortzen ditu herriko gainerako erakundeekin harremanetan jartzeko.

2007tik, elkartea erakunde hauetan dago:

  • Berdintasun Kontseilua (Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak antolatua).
  • Harresiak Apurtuz – Euskal Herriko etorkinen laguntzarako GKEen koordinadora.

Eta duela gutxiagotik, 2009tik, hauetan hartzen dugu parte:

  • Immigrazio-arloko koordinazio-mahaia (Basauriko Udalak antolatua).

Gainera, harreman estua dugu hauekin:

  • Basauriko Udaleko Kontsumo Arloa.
  • Assafar Elkartea.
  • Euskalmon elkartea.
  • Basauriko Cáritas.
  • Helduen Hezkuntzako Zentroa (HHE).