Gonbidapen Iraunkorra


Descúbrenos

Emakumeak Aniztasunean elkartea Basaurin eta inguruko herrietan bizi garen zenbait herrialdetako emakumeen kultura arteko taldea da. 2007an hasi ginen elkartzen, bizitzako esperientziak elkarri azaltzeko, ahalduntzeko eta gure udalerriko eguneroko jardueretan zuzenean parte hartzeko.

20 emakume inguruk osatzen dugu elkartea. Gogoz egiten dugu lan, jarduerak prestatzen, lan-taldeak eta partaidetza publikoko organoak antolatzen, eta elkartean zein elkartetik kanpo prozesuak zuzentzen. Dena den, antolatzen ditugun jardueretan, ezagutzak lortu edo partekatu nahi dituzten emakume askok hartzen dute parte (baita gizonek ere).